Zure enpresaren edo proiektu ekonomikoen forma juridikoa aukeratzeko aholkularitza egokia jasotzea funtsezkoa da ondorengo garapenerako. Merkataritzako forma juridikoa (sozietate mugatua, sozietate anonimoa...), ekonomia sozialekoa (kooperatibak, lan-sozietate mugatuak...) ala gizarte-entitateena (elkarteak, fundazioak...) aukeratzen lagunduko zaitugu zure proiektua forma juridiko egokiarekin has dezazun.
Enpresaren hazkundean, forma juridikoen aldaketetan, baita bidean aurki ditzakezun arazoetan ere aholkatuko zaitugu.
Eragiketa juridiko konplexuak behar badituzu (zatiketak, bat-egiteak...), edo zure proiektuak arazo larriagoak baditu (ez ordaintzeak, hartzekodunen konkurtsoaren beharra...), gure aholkularitza espezializatua izango duzu.
Abokatu taldea garen heinean, gure lana gure bezeroei euren proiektuaren fase guztietan laguntzea eta aholku ematea da.
Ohiko merkataritza-sozietateekin (sozietate mugatuak eta anonimoak) lan egiteaz gain, gure ibilbidearen hasieratik, ekonomia sozialaren aldeko apustua egiten dugu, eta esperientzia handia dugu kooperatiben, lan-sozietateen eta ekonomia sozialaren beste forma juridiko batzuen munduan.