Zerga aholkularitza

Zerga aholkularitza eskaintzen dugu bai langile autonomoentzat baita ETEentzat (Enpresa Txiki eta Ertainentzat) ere. Gure bulegoak Leitzan eta Donostian daudenez, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko zerga sistema ezagutzen dugu.

Langile autonomoentzat:
  • Izapideak planifikatzea eta kudeatzea: zure zerga betebehar guztiez arduratuko gara, hala nola, errenta aitorpenaz, BEZaren aitorpenaz, atxikipenen eta konturako diru-sarreren aitorpenaz edo urteko laburpen-aitorpenez.
  • Zerga aholkularitza: Onurei eta kenkari fiskalei buruzko informazioa bilduko dugu zure zergen planifikazioarekin laguntzeko.
  • Zure kotizazioaren inguruan eguneratuta mantenduko zaitugu: Zalantzak argituko dizkizugu eta autonomoen kotizazio sistema berrian sortzen diren aldaketen berri emango dizugu.
Enpresentzat:
  • Zerga kudeaketa: Zerga betebehar guztiak aurkezteaz arduratuko gara, estate baterako, Sozietate Zerga, BEZaren aitorpenak, atxikipenak, hirugarrenekiko eragiketak… Aurrez pentsatutako estrategia modu  eraginkorrean aurrera eramango dugu.
  • Zerga aholkularitza: zure enpresarentzat estrategia fiskal bat garatzen dugu, zerga-karga optimizatzeko eta etekina ahalik eta handiena izan dadin.
Esperientzia handia ekintzaileei eta langile autonomoei aholku ematen, sozietateak eratzen, enpresa bizitzan, eta sozietateak likidatzen
Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko lurralde historikoetan izapide guztiak modu bateratuan kudeatzeko aukera eskaintzen dizugu.
Azalduiguzu zure egoera eta ez zaitez kezkatu zure negozioaren zerren kudeaketaz.
Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa