Kide Aholkularitzan Gizarte Segurantzarekin eta lan-administrazioarekin lotutako edozein arlotan lagunduko dizugu. Lan-kudeaketa eta aholkularitza eskaini ahal dizkizugu zure enpresak Gizarte Segurantzan izena ematen duen unetik hasi eta zure erretiroa iritsi arte.
Honakoak dira eskaintzen ditugun zerbitzuak:
Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea (CCC, NET).
Lan-kontratuak idaztea, altak Gizarte Segurantzan.
Nominak: sektore bakoitzeko hitzarmen kolektiboaren arabera, enpresaren ordainsari-sistema aplikatzea eta Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak kudeatzea.
Gizarte Segurantzan kitapenak eta bajak egitea kasu desberdinetan: borondatezko bajak, kontratuen amaiera, kaleratze objektiboak, diziplinazko kaleratzeak, kaleratze kolektiboak, enplegu-erregulazioko espedienteak (EEE), aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEE)...
Gizarte Segurantzak egindako erregularizazioen egiaztapena eta horien inguruko orientazioa.
Langileen kostuak berrikustea eta txosten pertsonalizatuak egitea.
Etxeko langileak: aplikatu beharreko araudiari, kontratazioari, Gizarte Segurantzako altei eta bajei, soldataren kalkuluari eta kotizazioari buruzko aholkuak ematen dizkizugu. Horrez gain, kostuen aurreikuspena ere egiten dugu.
Autonomoak: kotizazio-sistemari buruzko aholkularitza, Gizarte Segurantzako altak eta bajak, oinarrien aldaketa, datuen eguneratzea eta hileko errendimenduak.
Lan-ikuskapenak: ikuskapenak eskatzen duen dokumentazioa eta justifikazioa prestatzea.
Erretiroa simulatzeko kalkuluak.
Lan arloan aholkatuko dizun lankide bat izango duzu alboan, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure jarduera lasaitasun osoz egiteko behar duzun guztiarekin lagunduko dizugu.