Nor gara?

Gure helburua enpresei eta partikularrei aholkularitza juridikoa eta ekonomikoa eskaintzea da. Gure lantaldea elkarlanean aritzen diren abokatu eta ekonomialariek osatzen dute, zerbitzu osoa eskainiz.

2008an sortu genuen Kide Aholkularitza. Bi aholkularitzaren fusiotik eratu genuen kooperatiba. Gaur egun, bi bulego ditugu: bat Donostian, Gipuzkoan eta bestea Leitzan, Nafarroan. Batez ere bezero txikiei zuzentzen gatzaizkie: autonomoak, enpresa txiki eta ertainak, kooperatibak, elkarteak eta antzekoak.

AHOLKULARITZA INTEGRALA

Bezeroekin elkarlanean aritzen gara ideiaren sorreratik, negozioaren diseinua eta garapena barne hartuz, hazkunde eta zabalkundearen faseak kudeatuz, eta beharrezkoa izanez gero, itxiera edo birsorkuntza prozesuetan ere lagunduz. Proiektu bakoitzaren fase bakoitzean espezializatutako aholkularitza ematen dugu, ekonomia, finantza, lege eta antolaketa arloetan, gure bezeroei arrakasta lortzeko tresna eta ezagutza guztiak eskainiz. Honela, gure bezeroek lasaitasun osoz lan egin dezakete, jakinda profesional talde bat dutela atzean, enpresaren edo proiektuaren fase guztietan sostengua eta aholkularitza emango diena.

ZURE KASURA EGOKITUTAKO ZERBITZUA

Bezero bakoitzaren beharrak ulertzen saiatzen gara, behar bezala erantzun ahal izateko. Egoera bakoitzera egokitzen den zerbitzu malgua eskaintzen dugu, gure lana administrazio betebehar guztiekin aholkatzea eta laguntzea baita, zu zure negozioaz bakarrik ardura zaitezen.

GIZARTE EKONOMIA

Gizarte ekonomian sinesten dugunez, kooperatibak, elkarteak eta bestelakoak sustatzen ditugu, Euskal Herrian oso sustraituak daudenak. Hasieratik gure ibilbideko parte izan direnez, dituzten berezitasunetan sakontzeko aukera izan dugu, ezagutzak lortuz.

EUSKARA

Lan-taldea % 100 euskalduna da eta denok gaude zerbitzua euskaraz emateko moduan, izan gai juridikoa, laborala edo fiskala.
Euskarak, hizkuntza izateaz gain, lotura emozional eta kulturala sortzen du, eta hori oso garrantzitsua da harremanetan. Euskara menderatzen dutenen artean konexio berezia sortzen da, eta horrek hurbiltasuna eta konfiantza areagotzen ditu.

Aholkularitzaren sorreratik garbi izan genuen euskararen aldeko apustua. Euskararen alde urratsak ematen joan gara gure eguneroakoan eta ahalegin horren fruitu izan da 2024ko ekainean jasotako Bai Euskarari saria.

Ezagutu gure lantaldea

Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Maite Erasun Berasain

Lan Arloa
Leitzako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Eva Azpiroz Ugartemendia

Kontabilitatea eta Zergak
Leitzako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Ainara Abrego Garcia

Kontabilitatea eta Zergak
Leitzako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Izaskun Urrutia Apezetxea

Kontabilitatea eta Zergak
Leitzako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Oihana Amundarain Zubillaga

Lan Arloa
Leitzako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Alba Rodá Calvo

Aholkularitza Juridiko eta Ekonomikoa
Leitza eta Donostiako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Xabier Barinaga-Rementeria Zabaleta

Aholkularitza Juridiko eta Ekonomikoa
Leitza eta Donostiako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Arantxa Astiasuinzarra Maiz

Kontabilitatea eta Zergak
Donostiako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Nerea Makatzaga Odriozola

Kontabilitatea eta Zergak
Donostiako bulegoa

?
Jar zaitez gure taldearekin harremanetan

Olatz Zabala Narbarte

Kontabilitatea eta Zergak
Donostiako bulegoa

?